XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fisikaren barrutian pauso harrigarria euskarak.

Fisika hiztegia, UZEI (Unibertsital Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) Argitaletxeak: EV, Elkar eta Hordago.

605 orrialdetako liburu bikaina, oraingoan UZEIk erdi duena.

1976an inprimatu zen.

Natur Zientziak hiztegi mardul aintzindaria.

UZEIk, ordea oso aurreratuak dauzka zientzia unibertsalen euskal hiztegi bereziak, 1980 honetan argitarako baitira beste 6: Politika, Kimika, Matematika, Ekonomia, Psikologia eta Linguistika.

Beste eremuetan ere abiatuak dira: administrazio, Enpresa-Hiztegia, Lexikologia, Textugintza, t.a.

Euskara moderno bat normalizatzearren eta euskal unibertsitatearen azpiegitura jorratzen, jo eta ke, erdi zoro utopiko gisa, ari zaizkigu langile porrokatu hauek, baina inolaz ere ez da afizionatuen lana. Garrantziko lantegi honetan zientzia eremu bakoitzean, espezialista bereziak ari dira, hala nola berreun eta gehio doktore, lizentziatu eta bestelako lankide unibertsitariak.

Fisika hiztegia (edo Oinarrizko Enziklopedia) hau lantaldeka burutu ahal izan dute: Elhuyar, UEU, Leioako Zientzi Fakultateko Euskal Taldea, Jakin eta UZEI.

Lantegi guziau Unibertsitate Autonomoko irakasle den José Ramon Etxebarriaren eskutik koordinatu eta burutu da.

Jose Ramonek Hiztegiaren atarian adierazten dizkigu haserako urrabideak, gorabehera, metodologia, helburu, t.a.

Hiztegiaren helburu nagusia euskara fisika arloan normalizatzea izanik ere, idazleak sortzeko eta irakasle eta ikasleen lagungarri ere bada.

Bereziki, Fisikako irakasle euskaldunei zuzendua dago, COU eta Unibertsitateko lehen kurtsoko irakasleei.

Edozertara ere, mesede haundikoa gerta dakieki gorako mailetakoei oinarrizko materiala bertan baitago, eta zer esanik ez, beherakoen edo idazleen kontsultabide bezala guztiz baliagarria dela.

Hiztegiak bi parte nagusi ditu, gorputza eta lexikoa.

Hiztegiren gorputza hiru mailatako artikuluek osatzen dute.

Lehen mailakoak 11 artikulu nagusi gorputzeko ardatz edo oinarri gisa dira.

Sarrerako artikulu hauek luzeagoak, litografia handiz eta pilare batean doaz.

Bigarren mailako artikuluak, 38 dira.

Batzutan ardatz kontzeptuak dira, besteetan Fisikaren atal osoak.

Hedadurari dagokionez, azalagorik aztertuz, orrialde osoa edo gehiago dira.

Hirugarren mailako artikuluak berriz, 1000raino iristen dira.

Hemen kontzeptu xeheak sartzen dira.

Azkeneko hauek izenpetu gabe doaz.

Gai oro ordena alfabetikoan datoz.

Hiztegiaren lexikoa liburuaren atzeko partean dator.

Hitzen zerrenda luzeak 4000 osatzen dute.

Lehen zerrendan hitzak euskaraz ordenaturik datoz, alboan beste hizkuntzetaranzko itzulpenak datozelarik.

Gaztelania, frantsesa eta inglesa.

Hirugarren hau, zientzi mailan hizkuntza nagusia edo munduko hedatuena dela.

Artikulugileak: Imanol Añon, Koldo Bandres, J.M. Bujanda, M. Jesus Erkizia, Jose Ramon Etxeberria, Xanti Intxausti, Jazinto Iturbe, Xabier Larrea, Andoni Sagarna, Jon Sukia, Imanol Tapia, Kepa Zalbide, Mikel Zalbide.

Irudigilea: Endika de Miguel de Anjon.

Hizkuntz arduradunak: Jose Ramon Etxebarria eta Mikel Zalbide.

Talde honek halako gerrateko gudariek baino ere monumentu handiago bat merezi dute.

Horra gure artistentzako eta idea bat, baina oraingoz behintzat, prentsako argazki batean ikusteko aukerarik ere ez zaigu eman.